bataviar
iz. eta izlag. Etnogr. K.a. I. mendean Rhin ibaiaren bokaleko deltan (Insula Batavorum) bizi izan zen herri germaniarra. Bataviarrak erromatarren aldeko izan ziren hasiera batean; haien aurka altxatu ziren 69. urtean eta Vespasianok garaitu zituen. Frankoen mendean geratu ziren III. mendean, eta karolingiarren garaian desagertu zen bataviar herria.