batata
iz. Bot. Patataren antzeko landarea (Ipomoea batatas). Zurtoin herrestaria duen landarea da; hau da, zurtoina lurrean etzana duena. Oso landare adartsua da eta hostoak bihotz formakoak ditu. Erraboilak horixkak ditu eta jateko onak dira. Ameriketakoa da jatorriz, baina gaur egun oso hedatua dago, Hego Europan, Txinan, Indian eta Japonian batez ere. v Landare honen erraboila.