Bataviako Errepublika
Pichegru frantses jeneralak hartu ondoren (1794-1795), Herbehereek, Frantziari loturiko errepublika demokratiko bihurtuta, hartu zuten izena. Burujabea 1805ean (Presburgeko ituna), Napoleon I.ak Holandako erreinu bihurtu eta Louis Bonaparte izendatu zuen bertako errege (1806-1810).