Batasuna
Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta sozialista, 2000. urtean Euskal Herri osoko ezker abertzaleko indarrak erakunde politiko batean biltzeko asmoz sortua. 2003an Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo zuen, ETArekin harremana zuela eta. Frantzian, hala ere, legezkoa izaten jarraitzen du. Alderdiko bozeramale nagusiak Arnaldo Otegi, Joseba Permach, Pernando Barrena eta Ainara Armendariz izan dira.