Basilio Handia, santua
(Gr. Basileios). Elizako gurasoa eta doktorea (Zesarea, Kapadozia, 330 - Zesarea, 379). Konstantinopla eta Atenasen ikasi ondoren, Ekialdeko aszetak bisitatu eta fraide talde bat sortu zuen Kapadozian. Apaiza eta, ondoren, Zesareako apezpiku (370), Valens enperadorearen arrianismoaren aurka borrokatu zen. Lan nagusiak: Fraide Arauak eta Aszetika Arauak; Eunomiosen aurka (arrianismoaren aurka); predikuak (Jenesiari eta Salmoei buruzkoak) eta gutunak. v Jaieguna, urtarrilaren 2a.
- Basilea
- Basilea
- Basilicata
- basilika
- Basilikak
- Basilio Handia, santua
- Basilio Ia Mazedoniakoa
- Basilio IIa Bulgaroktonoa
- basilisko
- basilun
- Basinagre