basilisko
(Lat. basiliscum; Gr. basiliskos, «erregetxo»). iz. Mit. Alegiazko animalia, suge gorputza, hegazti hankak, hegal arantzadunak eta lantza itxurako isatsa dituena, begirada hutsez hiltzeko ahalmenaz hornitua. v Zool. Iguanidoen familiako narrastia (Basiliscus plumbifrons). Berde kolorekoa da, eta marratxo beltzak izaten ditu. Basilisko arrak gandorra du buru gainean eta baita bizkar gainean eta isatsean ere. Hego Ameriketan bizi da. v XVI. eta XVII. mendeetan erabiltzen zen brontzezko eta kalibre handiko artilleriazko arma.