Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Basilicata

Matera eta Potenza probintziak hartzen dituen Hego Italiako lurraldea. 9.992 km2 eta 610.816 biztanle. Hiriburua: Potenza. Beste hiri nagusia: Matera.  v  Orografia. Barnealdea menditsua da, eta kostaldea laua eta paduraz betea.  v  Ekonomia. Pobrea da; Basilicata nekazari lurraldea da. Ameriketarako emigrazio handia izan da joan den mendearen hasieratik.