Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Basile, Giovambattista

Italiako idazle eta olerkaria (Napoli, 1575 - Napoli, 1632). Idazle barrokoa izan zen eta italieraz zein napolitarrez idatzi zuen. Bere lan aipagarrienak: Le muse napolitane, bera hil ondoren argitaratua, 1635an, eta Pentamerone, idatzi zuen obrarik ezagunena.