basidio
iz. Bot. Zenbait onddoren muturrean, esporak sortzen dituen zelula ama. Asko izeneko organoaren antzekoa da basidioa, baina esporak organoaren barnean edukitzen ditu askoak; basidioak berriz barnealdean. Ugalketari dagokionez, basidioetan, aurrena, kariogamia (gameto arraren eta emearen nukleoen arteko ernalketa) izeneko prozesua gertatzen da, eta meiosia (kromosomak bikoiztu egiten dira ondoren zatitu eta bi zelula osatzeko) ondoren; horren ondorioz lau basidiospora haploide sortzen dira.