Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barthez, Fabien

Frantses futbol jokalaria, atezaina (Lavelanet, Ariège, 1971). Tolosako formazio zentroan sartu zen hamabost urte zituela, eta handik bost urtera egin zuen debuta lehenengo dibisioan. 1992an Marseillako Olympique taldera eraman zuten. Didier Deschampsen zuzendaritzapean, Europako txapeldunen kopa lortu zuen. Taldea bigarren dibisiora jaitsi bazen ere, Fabien Barthezek taldean jarraitu zuen eta lehenengo mailara igotzen lagundu zion Olympique taldeari, 1995ean AS Monako taldera joan aurretik. Talde horretan bost denboralditan aritu zen eta bitan lortu zuen Frantziako txapelketa, 1997an eta 2000n. Ondoren Manchester United ingeles taldearekin kontratua egin zuen, futbolean atezain batek inoiz izenpetu duen kontraturik garestiena hain zuzen. Frantziako selekzioarekin 1994an aritu zen lehenengo aldiz. Maila handia badu ere, Bernard Lama atezaina izan da Frantziako taldean nagusi 1998ko Kopa arte. Munduko txapeldun izan zen, eta Euro 2000 irabazi zuen.