barolita
iz. Miner. Karbonato barikoa, BaCO formula duena. Erronbo sisteman kristaltzen da eta hexagono itxurako kristal horixka edo zurixkak eratzen ditu. Galenarekin batera izaten da berun meatan. Northumberland eta Cumberlanden (Ingalaterra), Leolangen (Salzburgo) eta Ontarion (Kanada) aurkitzen da.