Baroja Zornoza, Serafín
Euskal idazlea, Pío eta Ricardo Barojaren aita (Donostia, 1840 - Bera, 1912). Mea ingeniaria, lanbideak toki batetik bestera eraman zuen, familia berarekin zeramala. Liberal etsia, Donostian bizi izandako Bigarren Karlistadako gorabeherek haren pentsamendua bermatu zuten; bere sorterriko liberalen taldekoa izan zen, eta karlisten aurkako kantak idatzi zituen. 1875ean Gaziguezac liburua argitaratu zuen, euskarazko eta erdarazko poesiez osatua. Manterolak bere Cancionero delakoan (1877) Serafínen poesia batzuk sartu zituen. 1878an Pudente izeneko euskal opera ondu zuen J. A. Santestebanen musikarekin. Beste opera baten letra idatzi zuen: Lutxi, Santesteban bera musikagile zelarik. Hirni, ama alabac drama 1882koa da. Bestalde, bi egunkari sortu zituen: El Urumea (Donostia,1879) eta Bai, jauna, bai (Iruñea, 1882). Umorea da Serafín Barojaren lanaren ezaugarri nagusia.
- barografo
- baroi
- Baroja Collet, Juan Luis
- Baroja Nessi, Pío
- Baroja Nessi, Ricardo
- Baroja Zornoza, Serafín
- Baroja
- barolita
- barometriko
- barometro
- barosismo