San Basilioren ordenako fraidea (Seminara, 1290 - Geraze, 1348). Athos mendiko fraide batzuen jardunbide aszetiko eta mistikoen aurka agertu zen. 1341. urteko sinodoak kondenatu zuen, eta Italiara joan eta Erromako Elizarekin batu zen. Gerazeko apezpiku izan zen, Kalabrian.