Barlach, Ernst
Alemaniar eskultore, margolari eta idazlea (Wedel, 1870 - Rostock, 1938). Espresionismo modernoak izan duen eskultore nagusietakoa. 1906an Errusiara egindako bidaiaren ondoren ekin zion eskulturari. Erdi Aroko eskultura eta forma kubistak inspirazio-gai harturik, brontzezko eta batez ere zurezko lanak egin zituen: Izu laborria (1912), Alde batera utziak (1913), Mendekari (1920), Iheskari (1920), Heriotza (1925). Naziek Barlach-ena sasi-artetzat hartu zuten eta Kiel eta Güstrow-en hildakoei eraikitako monumentuak suntsitu eta haren lanak bahitu zituzten.