Barnard, Christian
Hegoafrikako sendagilea (Beaufort West, Cape Town, 1922 - Pafos, Zipre, 1991) Estatu Batuetan ikasten aritu ondoren, bihotzeko ebakuntzak egiten hasi zen Hegoafrikan eta, 1967an, lehengo aldiz pertsona baten bihotza beste batengana aldatu zuen. Washkansky izeneko gaixoak hemezortzi egun iraun zuen bihotz berriarekin.