Barkos Berruezo, Uxue
Nafar kazetari eta politikaria (Iruñea, 1964). Nafarroa Bai koalizioko kidea da. Espainiako Kongresuko diputatua da 2004. urteaz geroztik, eta Iruñeko udaleko Nafarroa Baiko eleduna, 2007. urteaz geroztik. Informazio-zientzietan lizentziaduna da, eta politikan hasi baino lehen, kazetari gisa lan egin zuen, Espainiako irrati eta telebista publikoan, eta Navarra Hoy egunkarian eta, 1990etik aurrera, ETBn.
- barkatze
- barkazio
- Barker, George Granville
- Barker, Patricia
- barkeske
- Barkos Berruezo, Uxue
- Barkoxe
- barku
- barla
- Barlaam eta Josafat
- Barlaam