Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barker, Patricia

Eleberrigile britainiarra (Thornoby-on-Tees, 1943). Jaioterria (Ingalaterrako ipar-sartaldea) eta amaren zein amonaren belaunaldiak oinarritzat harturik, langile klaseko emakumeen bizimodu latza azaldu zuen lehen hiru eleberrietan: Union Street (1982), (Eraits ezazu zeure etxea, 1984) eta (Mendearen alaba, 1986). Laugarren eleberrian, aldiz, gizonezko bat hartu zuen protagonistatzat (Han izan ez zen gizona, 1989). Dena dela, horren ondoko hiru eleberriek eman diote osperik handiena. Lehen Mundu Gerran kokaturiko trilogia bat da: (Birsorkuntza, 1991), (Begia atean, 1993) eta (Mamuzko bidea). Guardian Fiction Prize saria jaso zuen Begia atean eleberriarengatik, eta Booker saria, berriz, Mamuzko bidea-rengatik.