Barker, George Granville
Britainiar poeta, antzerkigile, eleberrigile eta kritikaria (Essex, 1913 - Itteringham, 1991). Hogei urte zituela (1933an) argitaratu zuen lehen poema liburua, Thirty preliminary poems (Hogeita hamar poema atariko). 1937an Calamiterror idatzi zuen, Espainiako Gerra Zibilak iradokia; 1940an Lament and triumph (Auhenak eta garaipena), 1950ean A vision of beasts and gods (Piztien eta jainkoen ikusmena). Antzerki obrak ere idatzi zituen –The Seraphina eta In the shade of the old apple tree (1958, Sagarrondo zaharraren itzalean)–; eleberri bat The dead seagull (1950, Hildako kaioa), eta Essays (1970, Saiakerak), idazki kritikoen bilduma.
- barkarola
- barkatu, barka, barkatzen
- barkatzaile
- barkatze
- barkazio
- Barker, George Granville
- Barker, Patricia
- barkeske
- Barkos Berruezo, Uxue
- Barkoxe
- barku