Barbey d’Aurevilly, Jules-Amédée
Idazle frantsesa (Saint-Saveur-le-Vicomte, 1808 - Paris, 1899). Jatorriz noblea zen. Ezaguna egin zen probokazio, eztabaida, bitxikeria eta bortizkeriengatik, liburuetan, literatura kritiketan eta agertu zituenak. Nolanahi ere, ospea eleberriek eta kontakizunek eman zioten. Obra erakargarriak dira, errealismoa eta naturaz gaindikoa, deabrukeria batez ere, era berezian nahasten direlako. Ezagunenak Le Chevalier Des Touches (1864), L’Ensorcelée (Sorgindua, 1854), Une vieille maîtresse (Maitale zaharra, 1851) eta Les Diaboliques (Deabrutuak, 1874) dira. Literatura honek, distiratsua estiloan eta gaietan bortitza, eragin handia izan zuen idazle gazteengan, Léon Bloy, Paul Bourget eta Bernanos-engan batez ere.
- barbe
- Barberá Gillem, Emilio
- Barberena, Jon
- Barberito Ia
- barberu
- Barbey d’Aurevilly, Jules-Amédée
- Barbie, Klaus
- Barbier, Alex
- Barbier, Jean
- Barbieri, Francisco Asejo
- barbituriko