Barberá Gillem, Emilio
Valentziar irakasle eta ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izandakoa. Valentziako Unibertsitatean egin zituen medikuntza ikasketak. Unibertsitate berean, Giza Anatomiaren inguruko ikasketa bereziak egin zituen (1964) eta Patologien inguruko espezialiatea, berriz, Frankfurteko Unibertsitatean (1965-1966). Valentziara itzuli eta Hematologian espezializatu zen, bertako Unibertsitatean. Matematika eta Estatistika ikasketak ere egin zituen 1968an. Medikuntza arloan, lan esperientzia izan du, 1970tik 1991. urtera bitartean. Irakasle izan da hainbat unibertsitatetan: Valladolidekoan (1980), Valentziakoan (1980-1981) eta EHUko Biologia Molekularraren saileko zuzendaria izan da (1986-1991). Euskal Herriko Unibertsitatean hainbat kargu izan ditu: errektoreorde (1983-1986) eta Errektore (1986-1991). EHUko Errektore izan zen bitartean, ustelkeria kasuak zirela eta, iskanbila franko bizi izan zituen; karguari uko egin zion 1990an eta Valentziara itzuli zen. Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetako irakasle gonbidatua izan da.
- barbarismo
- barbaro
- Barbatain
- barbatu
- barbe
- Barberá Gillem, Emilio
- Barberena, Jon
- Barberito Ia
- barberu
- Barbey d’Aurevilly, Jules-Amédée
- Barbie, Klaus