Barbier, Alex
Frantses komikigilea (Saint-Claude, 1950). Hara-Kiri aldizkariko komikigilerik ospetsuenetariko bat da. Nantesko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen eta Charlie Mensuel aldizkarian argitaratu zituen lehen lanak. Lycaons komikiak ospe handia eman zion Frantziako komikigintzan (1979). 1980ko hamarraldian bere obrarik onenetako bat argitaratu zuen Hara-Kiri aldizkarian, Lettre au maire de V, komiki amaitugabea. Les paysages de la nuit eta Comme un poulet sans con komikiak ere egin ditu. Barbierren marrazkera oso originala da, eta istorioak oso zorrotzak. Komikigintzako frantses aditu nagusiek William Burroughs eleberrigilearen ahaide narratibotzat jo dute, bai ukitzen dituen gaien laztasunarengatik, bai nortasun arazoak azaltzeko erabiltzen duen amets tonuarengatik.