Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bantustan

Hegoafrikan, askatasuna iritsi bitartean, Namibian etnia bantuentzat egokituriko lurralde autonomoei emandako izena. Apartheid sistema arrazistaren ondorio da Hegoafrikako gobernu zuriak bultzaturiko politika hau: biztanle beltzak nolabaiteko autonomia duten lurraldeetan bildu nahi izan dira, estatus berezi bat emanik, Hegoafrikako hiritartasuna ukatu ahal izateko. Gainerako nazioek ez dute lurralde banaketa hau inoiz ere onartu. Bantustanek Hegoafrikako lurraldeen % 11 hartzen dute, eta biztanleriaren % 30 biltzen da bertan. Barne Produktu Gordinaren % 2 baizik ez dute sortzen: nekazaritza oso pobrea da berorietan, industriarik ez dute eta bertako biztanleriak Hegoafrikako enpresen ordezko langileria osatzen du.