Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

banadio

iz. Kim. Gai bakuna, zilarraren antzeko kolore distiratsua duen metala (V; at. z. ; 23. at.-m. 50,95). Mea askotan azaltzen da, bereziki banadinitan, karnotitan eta patronitan, eta normalean banadato eran. Del Ríok 1801ean aurkitu zuen banadinitan, eta eritronio (erythronium) izena jarri zion, baina kromoz osatuta zegoela ikusi zuen geroago. 1830ean Sefstromek burdin mea batean aurkitu zuen berriro, eta banadio izena jarri zion. Banadioak, oxigenozko atmosferan berotuta, argia ematen du errekuntzan eta, berotuz gero, silizioarekin eta nitrogenoarekin ere erreakzionatzen du. Industrian erabiltzen diren aleazio ugaritan izaten da osagai, eta altzairuari % 1etik 2rako proportzioan gehituta, haren kalitatea hobetu egiten du eta kolpeei eusteko gaitasuna ematen dio. Ezagutzen den metalik gogorrena da. Peru, Mexiko, Espainia, Errusia eta Zinbabweko meatze batzuetan dago ugarien.