Balmer, Johann Jakob
Fisikari suitzarra (Lausana, 1825 - Basilea, 1898). Gas goriek jaurtitzen dituzten argi espektruak ikertu zituen eta 1885ean bere izena daraman formula aurkitu zuen. v Balmer-en seriea. Kim. Hidrogeno atomoaren espektru seriea, elektroia goi mailako edozein energia mailatik behereneko bigarren mailara (n=2) jaistean sortzen dena.