Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

balanogloso

iz. Zool. Hemikordatu edo estomokorden familiako zizarearen itxurako animalia. Burua aurrealderantz luzatua du, ezkurraren gisa, eta tronpa bat dauka bertan. Horren atzean, arnas egiteko irtenuneak eta abdomena ditu. Balanoglosoak itsasoan bizi dira hareetan murgildurik; «U» itxurako galeriak eratzen dituzte hareetan. Azalean dituzten guruin berezi batzuek isuritako mukiaz bustitzen dute inguruko harea. Balanoglossus clavigerus mota Mediterraneo itsasoaren ertzetan bizi da.