Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

balano

iz. Zool. Balanidoen familiako oskoldun zirripedioen genero izena. Lanpernaren antzekoak dira, eta oinik ez izatea eta kono zatituaren itxura izatea dituzte haiekiko desberdintasunak. Alderik zabalena haitzetan itsasten dute eta alde estuenean lau kusku dituzte, bere gogora ireki edo ixten dituztenak. Itsasoko urak estaltzen dituen harkaitzetan eta itsasontzietan bizi dira.