balantza
iz. Pisatzeko tresna, alde batera edo bestera makur daitekeena, mutur banatan plater moduko bana duen atal zurrun batez osatua. || Orekan ezin egon denak aldamenka egiten dituen higiduretako bakoitza. || Merkataritzako balantza: herrialde bateko inportazioen eta esportazioen egoera. Pagamendu balantza: herrialde, erakunde edo enpresa bateko kredituen eta zorren arteko egoera. v Prezisiozko balantza. Teknol. Prezisio handiko pisuak neurtzeko erabiltzen dena. Beso berdinak dituen palanka bat izaten da gehienetan (gurutzea). Kimikako laborategietan erabiltzen da gehienbat. v Balantza hidrostatikoa. Gorputzen dentsitatea zehazteko erabiltzen den tresna, gorputzak airean duen pisua eta dentsitate jakineko isurkari batean duena konparatuz. v Merkataritzako balantza. Ekon. Herrialde bateko inportazioen eta esportazioen arteko egoera. v Pagamendu balantza. Herrialde, erakunde edo enpresa bateko kredituen eta zorren arteko egoera.