Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

balanino

izond. Zool. Kurkulionidoen familiako koleopteroen generoko intsektuez esaten da (Balaninus). Mundu osoan banatuta dauden 50 mota inguru hartzen ditu, Balaninus nucum eta Balaninus elephas izenekoak horien artean. Genero honetako intsektuak zuhaitzetan bizi ohi dira, eta zenbait motatako emeek ezkurretan eta heldu gabeko urretan jartzen dituzte arrautzak.