Bai Euskarari Ziurtagiria
Bai Euskarari Akordioaren Plan Estrategikoan ezarritako neurrien aplikazioari lotutako agiria da. Bere helburua hizkuntzaren normalizazio prozesua kualitatiboki bermatzea da. Bi maila ditu ziurtagiriak: Bai Euskarari Ziurtagiriaren jabe diren gizarte eragileek normalizazio prozesua eginda dutela adierazten dute; Bai Euskarari Ziurtagiaria Bidean agiria duten gizarte eragileak, berriz, normalizazio prozesua garatzen ari dira. Ziurtagiria berez, Bai Euskarari Akordioaren sinatzaileei eta Plan Estrategikoaren prozesuan parte hartu dutenei zuzendua dago; baina prozesu honetan parte hartu ez arren, Bai Euskarari Akordioaren edukiak onartzen dituen eta dagokion sektoreak finkatutako konpromisoak bere egiten dituen beste edozein eragilek ere eskura dezake. Urtero berritzen den kalitate ikurra da Bai Euskarari Ziurtagiria. 2000. urtean Euskal Herriko 224 eragilek eskuratu zuten Ziurtagiria.
- Bahrain
- bahraindar
- baht
- Bai Euskal Herriari
- Bai Euskarari Akordioa
- Bai Euskarari Ziurtagiria
- bai ;A
- baia 2
- baia. ;1
- baia. ;3
- Baia