bai ;A
adlag. Baiezko esaldi baten ordain den adizlaguna, galdera bati erantzutean erabiltzen dena. ik. ba 2. Ekarriko duzu? ‑Bai. Kristaua al zara? ‑Bai, jauna, kristaua naiz Jainkoari eskerrak. Bai, noski. Bai horixe! || Esaten denaren egiatasuna azpimarkatzeko. Bai, zutaz ari naiz. || Galdera gisa. Bihar etorriko da. ‑Bai? Bai ote? || Bai… bai Nahiz… nahiz eta kidekoen ordez erabiltzen da baieztea azpimarkatu nahi denean. Guztiok, bai gurasoek, bai haurrek dakigun gauza. || Bigarren bai-aren aurretik eta ezartzen bada, esaldia ere-z bukatu ohi da. Bai handitasunean eta bai txikitasunean ere. || Bai eta. Baita. (Gehienetan ere hitzaz, nahiz ondo ondoan, nahiz esaldiaren azkenean). Frantzian, bai eta Espainian ere. || Bai halaber. Baita ere. || Bai zera! Erabat ukatzeko esaldia. Baina ez ziren isildu: bai zera!
B. Izen gisa. ik. baiezko. Bai lehor batez erantzun zion. Baiaren eta ezaren artean zalantza. || Bai-urte. Zerbaitentzat ugaritasun urtea. Aurtengoa bai-urtea da sagarrarentzat.