Bai Euskal Herriari
Euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko eta eskatzeko xedeaz 2000. urteko ekainean sortu zen plataforma. Bere jarduerarik zabalena eta ezagunena Euskal Nortasun Agiriaren aldekoa izan zen, eta 2000. urteko azarorako 100.000 sinaduratik gora zeuzkaten horretarako jasoak. Horrez gainera, urte bereko abuztuan Hendaia eta Orreaga batu zituen ibilaldia antolatu zuen, euskal lurraldetasuna aldarrikatzeko asmoz.
- Bahr El-Ghazal
- Bähr, Gerhard
- Bahrain
- bahraindar
- baht
- Bai Euskal Herriari
- Bai Euskarari Akordioa
- Bai Euskarari Ziurtagiria
- bai ;A
- baia 2
- baia. ;1