Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baedeker, Karl

Alemaniako liburu argitaratzailea (Essen, 1801 - Koblenz, 1859). Rhin ibaian zehar egin zuen bidaiari buruz arrakasta handiko liburu bat argitaratu zuen eta horren ondorioz (1839) bidaia gidaliburuz osaturiko bilduma argitaratzeari ekin zion. Liburu hauek hizkuntza askotara itzuli zituzten, eta arrakasta handia izan zuten, ematen zituzten argitasun eta xehetasun ugariengatik.