Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baas

(«Piztuera») Arabiarraren alderdia, M. Aflak eta Salah Al-Bitar aitzindari siriarrek 1940. urtean sortu zuten alderdiak eta Akram Hawrami-ren alderdi sozialista arabiarrak bat egin ondoren gauzatua. Nazionalista, panarabiarra eta sozialista zen; hainbat estatu arabiarretan egin zituen agintea eskuratzeko saioak; hala ere, Iraken eta Sirian baizik ez zuen lortu. Higikunde honen barneko tirabirak amaigabeak izan dira. Arabiarren batasuna eta sozialismoa finkatzea direlarik ardatz teoriko nagusi, praktikak erakutsi du arazo handiak izan dituela Baas-ek bi helburu horiek uztartzeko.