Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

BAB

Baiona, Angelu eta Miarritzeko udalek osatutako elkargunea. Guztira 109.259 biztanle hartzen ditu. 1972ko urrian sortu zuten distrito hau hiru udalek, udalerri maila gainditzen zuen hainbat zerbitzu era bateratuan kudeatu eta, hainbat alorretan, hornigai, azpiegitura, zerbitzu eta estrategia bateratuak sortzeko. Gehienbat garraoia, ingurumena, irakaskuntza eta garapen ekonomikoa landu ditu udalez gaindiko elkargunean. 2000 urteko urtarrilean Communauté d'Aglomeration bilakatu zen elkarlana areagotzeko. Alain Lamassoure da BABren presidentea.