Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baalbek

(Antzina Heliopolis) Libanoko hiria, Bekaa zabaldian, Libanoaurreko mendikatearen mendebalean. 18.000 biztanle. Apezpikutegi katolikoa. Fruituak eta abeltzaintza.  v  Historia. Hiri feniziar eta grekoa (Heliopolis) izan ondoren, Baalbek erromatar kolonia bihurtu zen Augustoren garaian. Jupiter, Merkurio eta Bakoren omenez eraikitako tenpluak dira garai hartako aztarnak. Baalbek hiri arkeologikoa Libanoko goi turismoaren gunea da.