Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

baal

(Sartaldeko hizkuntza semitikoetan «jauna»)iz. Mit. Kanaandar, feniziar eta arameiarren artean tokiko jainkoek hartu ohi zuten izena. Hiri eta eskualdeetako Baal hauek emankortasun edo ekaitzaren jainkoak ziren. baalen ohorezko ospakizunetan opariak eskaintzen zitzaizkien, giza opariak batzuetan. Biblian, epaile eta igarleak baalen gurtzaren aurka ageri dira behin eta berriro.