Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baader-Meinhof

Alemaniako Rote Armee Fraktion erakunde iraultzaileari eman ohi zaion izena. Parlamentuz kanpoko oposizio giroan sortua 1967-1968 urteetan, ekintza nagusiak 1972 eta 1977 artean egin zituen. 1975ean buruzagi nagusien aurkako auzia abiatu zen eta 1977ko apirilean amaitu. A. Baader, G. Ensslin eta J. C. Raspe bizi guztirako kondenatu zituzten. 1977ko urrian buruzagi hauek, 1976an U. Meinhof bezala, hilik agertu ziren argitu ez den egoeran. Egun batzuk lehenago taldeak bahitu eta hil egin zuen H. M. Schleyer enpresa gizona. Taldeko azken buruzagiak, B. Mohnhaunt eta Ch. Klar, 1984an epaitu zituzten.