b
Euskal alfabetoaren bigarren letra, lehenengo kontsonantea. Izena be du. Egiptoko hieroglifo batetik sortua da. v Biol. AB0 sistemako odol taldea. v Mat. Beta funtzioari dagokion laburdura (b). v Kim. Uretan urtzen diren bitamina multzoa. v Boroaren sinbolo kimikoa (B). v Fis. Baumeren sinboloa (B: Baumeren gradua). v Meteorol. Eguraldi mapetan eguraldi txarra adierazten duen hizkia (B). v Kim. Uretan urtzen den bitamina. ik. bitamina. v B6 bitamina. Med. Gai kolorgea, nitrogenatua, laboreetan, haragian eta legamian izaten dena. Haurrek behar beharrezkoa dute hazteko. Bitamina hau izan ezean, kalte handiak sortzen dira gorputzean. v B horizontea. Geol. Burdin eta aluminio oxidoak, buztina, eta beste zenbait gai pilatuta dauden lur geruza. v b/min. Teknol. Bira minutuko-ren laburdura.