Azurmendi Agirre, Xabier
Gipuzkoar elizgizon eta idazlea (Zegama, 1935 - 1996). Apaiz ikasketak 1961ean bukatu eta handik urte batzuetara Teologian lizentziatu zen Gasteizen. Bertsolaritzarekin txikitandik izan zuen harremana, eta 1953an jaso zuen lehen olerki saria. Irun Hiria sariketan bigarren geratu zen 1971n. Euskal Literatura eta Antropologia ikertzen urte asko eman zituen. Bere obra nagusiak: Izatearen malura (1971), Maiteño (1974) eta Jesus (1979) olerki liburuak.
- azun
- azundu, azun, azuntzen
- azuntze
- azurina
- azurita
- Azurmendi Agirre, Xabier
- Azurmendi Intxausti, Mikel
- Azurmendi Otaegi, Joxe
- azuzena
- b
- BB King