Azurmendi Otaegi, Joxe
Olerkari, kazetari, kritikalari saiogile eta filosofo euskalduna (Zegama, 1941). Arantzazun, Erroman eta Münsterren egin zituen Ikasketak. Euskaltzaindiko urgazlea. Jakin-en eta Egan-en hasi zen idazten. Hitz berdeak (1969) poema liburua argitaratu zuen. Horrez gainera Arbola beltzaren poema eta Manifestu atzeratua poemekin euskal poesiaren berrikuntzarako urrats handiak eman zituen. Saiakerek eman diote, ordea, ospe handiena: Hizkuntza, etnia eta marxismoa, Kultura proletarioaz, Errealismo sozialistaz, Zer dugu Orixeren kontra?, Zer dugu Orixeren alde? Mirande eta kristautasuna, Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan. El hombre cooperativo, Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak dira bere argitalpenik garrantzizkoenak. Azken urteotako lanak hauek ditu, besteak beste, Espainolak eta euskaldunak (1994 eta 1998), Los españoles y los euskaldunes (1995) eta Demokratak eta biolentoak (1997). Bere azken lana Espainiaren arimaz saiakera da (2006). Lan horretan intelektual espainolek hispanitatea nola ulertu duten aztertzen du pentsalari zegamarrak. Euskaltzain urgazlea da.
- azuntze
- azurina
- azurita
- Azurmendi Agirre, Xabier
- Azurmendi Intxausti, Mikel
- Azurmendi Otaegi, Joxe
- azuzena
- b
- BB King
- BBC ;(British Broadcasting Corporation)
- BCG