Azurmendi Intxausti, Mikel
Gipuzkoar idazle eta irakaslea (Donostia, 1942). Parisko Sorbonako Unibertsitatean Filosofian lizentziatu zen, eta Doktoregoa EHUn lortu zuen. 1970eko hamarraldian literatura landu zuen; bi poesia liburu, Euskal hilobia (1969) eta Orain borrokarenean (1972) kaleratu zituen, eta nobela bat Gauzaren hitzak 1979an. Saiakerak ere eman ditu argitara, besteak beste Euskal Nortasunaren animaliak (1986), El fuego de los símbolos (1988) eta Nombrar, embrujar: para una historia del sometimiento de la cultura oral en el País Vasco (1993). EHUren Donostiako Filosofia Fakultatean Antropologia irakaslea zen, 2000. urteko abuztuan Ermuko Foroaren kide izateagatik jasandako mehatxu eta erasoaldien ondorioz Euskal Herria utzi eta Ameriketako Estatu Batuetara joatea erabaki zuen arte. 2000 urteko abenduan itzuli zen aldi baterako, bere azkeneko liburua –Y se limpie aquella tierra. Limpieza étnica y de sangre en el País Vasco (siglos XVI-XVIII)– aurkeztera.
- azundu, azun, azuntzen
- azuntze
- azurina
- azurita
- Azurmendi Agirre, Xabier
- Azurmendi Intxausti, Mikel
- Azurmendi Otaegi, Joxe
- azuzena
- b
- BB King
- BBC ;(British Broadcasting Corporation)