Aznar y Zubigaray, Manuel
Kazetari eta politikari nafarra (Etxalar, 1894 - Madril, 1975). «El Sol» egunkariaren zuzendari (1917; 1931-1932) eta berorren sortzaileetariko bat. Errepublikar alderdi kontserbadoreko partaidea izan zen; 1936an altxamendu militarraren alde agertu zen. Frankoren gobernuko diplomatiko garrantzitsua izan zen: AEB-etan (1945), Nazio Batuen Erakundean (1955-1958), Dominikar Errepublikan (1948-1952), Argentinan (1952-1955), Marokon (1962-1964) eta berriro Nazio Batuen Erakundean (1964-1967). Donostiako «Diario Vasco» eta Bartzelonako «La Vanguardia» egunkarien eta «Efe» agentziaren (1928-1960) zuzendaria izan zen. Historia militar de la guerra de España (1940, 1956, 3 libk.) izenburuko lanean altxamendu militarra arrazoitu zuen.
- Azkune Mendia, Iñaki
- azkura
- Azlan Shah
- Azme
- Aznar y de La Sota
- Aznar y Zubigaray, Manuel
- Aznar, José María
- Aznavour, Charles
- azoe
- azofenina
- azofosfina