Aznar y de La Sota
, Eduardo. Bilboko industrialaria (Sevilla, 1830 - Bilbo, 1902). XIX. mendearen bukaerako eta XX. mende hasierako Bizkaiko ontzi industriaren bultzatzaile garrantzitsuenetakoa. Ramón de la Sota y Llano bere lehengusuarekin Compañía Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques sortu zuen 1900 urtean, eta lehen Administrazio Batzordeko lehendakaria izan zen. Cosme Echevarrieta lehengusuarekin batera Sierra Menerako meatzeak ustiatzeari ekin zion. Ramón de la Sota y Llanorekin Compañía Anónima Naviera Sota y Aznar sortu zuen, 1915ean Naviera Sota y Aznar indartsuaren aitzindari, gerraren ondoren Naviera Aznar S. A. izango zena. Alderdi Kontserbadoreko senatari izan zen Burgostik izendatuta.