Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

azetileno

iz. Kim. Karbonozko bi atomo eta hidrogenozko beste bi bateratuz sortzen den gas erako hidrokarburo (C2H2). Kaltzio karburoan urak eragiten duenean sortzen da. 84° C-an irakiten du. Gas pozoitsua da, erregarria, uretan, alkoholetan, azetonatan eta karbono sulfurotan urtzen dena. Orain dela gutxira arte ura kaltzio karburoz nahasiz lortzen zen. Lehenago, argia egiteko erabiltzen zen, baina gaur egun metalurgian erabiltzen da batez ere, metalak soldatzeko eta mozteko. Plastikoak eta gomak egiteko ere erabiltzen da. Gorputz osoaren anestesiko bezala ere erabiltzen da, oxigenoarekin nahasirik.  v  Azetilenozko ebaketa. Teknol. Azetilenoz egindako suaz egiten den metal ebaketa. Azetilenoaren eta oxigenoaren nahasturaz su bizia egiten da; 2.000° C baino gehiagoko tenperatura lortzen du. Suaren beroak metala urtzen du; oxigeno isuria erregulatuz, sutan agortu ez den oxigenoak metal urtua oxidatzen du.  v  Azetilenozko soldadura. Azetilenozko suaz metalak urtuz egiten den soldadura.