azetiko
izond. Kim. Ozpinari eta ozpinaren eratorriei dagokiena. Azido azetikoa (CH3-COOH) da ozpinaren osagai nagusia; kolorerik gabeko isurkaria da eta usain sarkorra du oso. 16,67° C-an izoztu egiten da eta 118,5° C-an irakiten du. Gai horrez osatzen dira azetatoak. v Azetilo erroa duten gaiez esaten da.