Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

azetato

iz. Kim. Azido azetikoaren gatza edo esterra. Azetatoak ondo urtzen dira normalean, eta desegin egiten dira beroarekin. Zenbait azetato, gatz mineralak eratzen dituztenak, oso aintzakotzat hartzen dira industrian: aluminio eta kobre azetatoak kolore emaile gisa erabiltzen dira, eta amonioarena medikuntzan erabiltzen da. Zelulosa azetatoa filmak eta ehunak egiteko erabiltzen da batez ere.