Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

azetilazio

iz. Kim. Molekula organiko bati azetil multzoa batzen zaion prozesu kimikoa. Biokimikan garrantzi handia du azetilazioak. Izan ere, Biologian interes handia duten hainbat gai azetilazioz sintetizatzen baita: azetilkolina, azetilglikosamina… Organismoari arrotz zaizkion hainbat gai pozoigarri ere azetilazio prozesuz ezabatzen dira, gainera.