azeleragailu
iz. Mek. Ioi motorretan, ioien lastertasun handitzen duen tresna elektrikoa. v Koheteen motorren lastertasuna handitzen duen tresna elektromagnetikoa. v Kohete nagusia igotzeko adinako indarra duen kohete laguntzailea. Azeleragailuei esker handitu egiten da koheteen karga erabilgarria edo azken lastertasuna. v Fis. Erlojugintza elektrikoan erloju erregulatzailearen martxa aurreratzeko erabiltzen den tresna. v Mek. Ibilgailuetan motorraren erreboluzio erregimena bizkortzen duen tresna. Agindu sistema batek, karburagailuaren zabaltasuna kontrolatzen duena, eta ibilgailuaren gidariak bere nahierara eragiten duen oineko pedal batek osatzen dute. Pedala sakatzean, karburagailuaren balbula zabaltzen da, eta motorrak erregai eta aire nahastura gehiago hartzen du. Motorretan sistema hori guztia eskuan egoten da. v Anat. Gernua eta gizonezkoen hazia azeleratzen edo bizkortzen duen giharra.