Azcona Fernández, Rafael
Espainiar idazle eta gidoigilea (Logroño, 1926 - Madril, 2008). Gaztetan egunkari eta aldizkarietan lan egin zuen, La Codornizen, esate baterako, eta “el repelente niño Vicente” pertsonaia asmatu zuen, 1940ko hamarkadako umore beltzaren erakusgarria. Gero eleberriak idazten hasi zen, Pobre, paralítico y muerto (Behartsu, elbarri eta hilik), esate baterako. Baina geroago, Azconak berak zioenez, gidoiak idaztea errazagoa zela konturatu zen. 1958an idatzi zuen bere lehen zinemarako gidoia, El pisito, Marco Ferreri zuzendari italiarrarentzat; harentzat idatzi zituen, era berean, El cochecito, Ape Regina, Se acabó el negocio, La comilona eta abar. Espainiako zuzendari hoberenek lan egin dute Azconaren gidoiekin: Berlangarentzat Plácido, Las cuatro verdades, El verdugo, La escopeta nacional eta Patrimonio Nacional idatzi zituen, besteak beste; Carlos Saurarentzat, Pippermint Frappé, La prima Angélica, Ay, Carmela, eta abar; Victor Ericerentzat, Los desafíos; José Luis Cuerdarentzat, El bosque animado; eta Fernando Truebarentzat, Año de luces eta Belle Epoque. 1998an Goya saria jaso zuen Espainiako zinemari egindako ekarpenagatik.
- aza-tximeleta
- azau
- Azazeta
- azazkal
- Azcárate Diz, Juan Manuel
- Azcona Fernández, Rafael
- Azcona Mauleón, Jesús
- azefalia
- azefalismo
- azefalo
- azeleragailu