Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

azelerazio

iz. Fis. Higitzen ari den zerbaiten lastertasuna gehitzea edo erritmo baten maiztasuna azkartzea. Mek. Higikari baten lastertasuna denbora unitate batean etengabe gehitzea (denborarekiko aldatzea, zehatzago esanda). Lastertasuna bektore magnitudea denez, higikari bat azelera daiteke zuzeneko lastertasuna gehituz edo gutxituz edo, lastertasunaren magnitudea aldatu gabe, haren norabidea aldatuz. Lastertasuna gehituz gero, azelerazioa positiboa da; lastertasuna gutxituz gero, azelerazioa negatiboa da. Formula honen bidez adierazten da: am = (v2 - v1) / (t2 - t1); v2 eta v1, t2 eta t1 unetako lastertasun balioak, hurrenez hurren, direlarik; am magnitudea, aukeratzen den denbora bitartearen arabera aldatzen den magnitudea da, eta beraz, batezbesteko azelerazioa hartzen da kontutan. v Grabitatearen azelerazioa. Fis. Grabitate indarraren ondorioz, lurrera erortzen ari den gorputz batek hartzen duen azelerazioa. Ez da Lurreko toki guztietan berbera (Ipar Buruan eta Hego Buruan 9,83 m/s2-koa eta Ekuatorean 9,78 m/s2-koa da), baina fisikako kalkuloetarako 9,80665 m/s2-ko balioa ematen zaio nazioarteko itunez. v Med. Mugitzen ari den gizakiari lastertasuna gehietzeak gorputzean sortzen dizkion kalteak, inertziaren eraginez ehun bigunak eta odola lekuz aldatzen direlako sortzen direnak. Gaitz horiek azelerazioaren iraupenaren, intentsitatearen eta norabidearen araberakoak izaten dira batez ere. Hegazkin gidari eta astronautek nozitu ohi dute gaitz hori.